XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Nork iduki du eskubide ta grazia geiago San Pablo apostolo batek baño?.

Eta alan ere berak esaten du: Tametsi nihil sum Cor e 4 v 4 ni ezercho ere ez naiz.

Baña nola zeukan humildadea Jaungoikoagan ondekidetua, onen bitartez guzia al izanik, eta ez egonik eziñik, esaten du ere: Omnia possum in eo qui me confortat guzia aldet egiñ indartzen ta laguntzen diran arekin.

Alan bada seguratu geike humildadea dala bertute guzien ondekida.

Bertute geiago edo guchiago egon lezake gure ariman, baña bat bere ezdago edo ezda egongo humildade gabe.

Humildadea da gauza bearrekoa zeruan sartzeko.

Bada Jesukristo gure Jaunak ezaten duana ezbagera egiten edo biurtzen umeak bezela, ez gera zeruetako erreiñuan sartuko.

Eta umeak bezela egiteak adierazitzen du humillak egitea, ondorengo itzetan ezagutzen dan bezela, esaten duanian: Ume au bezela humillatzen dana, au izango da aundia zeruetako erreiñoan.

Eta egiaz bada humildadea da bertute guzien ondekida, zergatikan bera gabe ezin lezake egon bertute agiazkorik.

Esan lezake humildadeagaitik Salomonek jakituriagaitik esaten zuana: Venerunt mihi omnia bona pariter cum illa Sap c 7 v 11.

Berarekin ondasun guziak etorri zaizkit; bada humildadearekin ere bertute guziak etortzen dira.

Bertute goikora eldu nai dezu? esaten du San Agustiñek: guchitik asi zaitez.

Magnus esse vis a minimo incipe.

Gogoratu ezazute zembat egite edo eche aundiagoa egiten dan, aimbat ondekida aundiagoak egiten zaiola: onela ere gure bertuteak gora alchatzeko, bere ondekidak barrutik, azpitik artu biar dira.

Gogoratzeak Jaungoikoaren aunditasuna ta gure ezereza, humillatu, azpiratu ta beeratu biar gaitu.

Eta ikustean berriz Jesukristo gure Erredentore maiteak, Jaungoiko ta gizon egiazkoak, erampetu zituan atsekabe ta mezprezak, bere biotzeko amorioa, biguntasuna ta pekatarianako errukitasuna, saiatu biar gera bera irudikatzen edo imitatzen ta bera bezela mansoak ta humillak biotzetik izatera: Discite á me quia mitis sum et humilis corde Math c XI v 29.

Gañera Jaungoikoak, alchatzen dana humillatzen du, eta humillatzen dana alchatzen du.

Ozta Babiloniako torre ura gizon soberbiotsu aiek alchatzen asi ziran,(...).